Cramerren erregela

Cramerren erregela aljebra linealeko teorema bat da, zeinak ekuazio-linealen sistemei soluzioa ematen dien determinanteak erabiliz. Gabriel Cramer (1704-1752) suitzar matematikariari zor dio izena, berak argitaratu baitzuen erregela 1750ean Introduction à l'analyse des lignes courbes algébriques (euskaraz, Lerro kurbatu aljebraikoen analisirako sarrera) lanean, alabaina, Colin MacLaurin eskoziar matematikariak lehenago argitaratu zuen erregela, 1748an, Treatise of Geometry (euskaraz, Geometriaren Tratatua) lanean eta ziurrena da jada 1729tik metodoaren berri izatea.

Cramerren erregelak ekuazio-sistema ebazteko adierazpen esplizitua ematen du eta hortik datorkio garrantzia teorikoa. Alabaina, hiru ekuazio baino gehiago dituzten ekuazio-linealen sistemak ebazteko ez da eraginkorra, oso neketsua delako: konputazioan ez da erabiltzen ekuazio ugariko sistemetan, matrize handiak eratuko liratekeelako. Haatik, matrizeak piboteatu behar ez direnez, Gaussiar ezabaketaren metodoa baino eraginkorragoa da matrize txikietan, horregatik, SIMD operazioetan interesgarria da teorema (ikus Flynn-en sailkapena).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search